XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur aktualitate ikusgarria hartu duen gaia aipatzen diot, kokarena.

Boliviako Chapare probintzia da munduko koka onena produzitzen duena.

Hor bizi diren ketxua eta aimarek alimentu eta bizigarri bezala mastikatzen dute kokaren hostoa.

Neuk ere alturara igo naizen bakoitzean, mareoak kendu eta dijestioa egiteko koka infusioak hartu ditut eta izugarri gauza ona da koka.

Ni alturan biziko banintz, Montevideon matea bezalaxe hartuko nuke egunero koka.

Beste gauza bat da kokainarekin egiten den negozioa.

XVII mendean urrea eta zilarrarekin eta ondoren estañoarekin bezala orain kokainarekin egiten dute negozioa.

Herrialde honek 163 urte ditu independentzia lortu zuenetik eta 190 presidente izan ditu.

Urtean bat baino gehiago beraz.

Kolpea ematen duen presidenteak edo diktadoreak badaki urtebete duela bera eta bere lagunak aberasteko eta, negozio azkarrak egiten ditu.

Kokaina ez da Banzer-ek inbentatu zuen negozio bat baizik.

Horregatik Chaparen arroza utzi eta denak koka aldatzen hasi ziren.

Chaparen produzitzen den koka El Benin elaboratzen dute, gure probintzietan diren estantzietan eta gero abioneta partikularretan pasatzen dute Kolombiara.

Estantzia horietan bertako nekazariak edukitzen dituzte gau eta egun koka hostoak hankautsik zanpatzen eta produktu kimikoekin lan egiten dutenez, agoantatzeko koka piloa ematen diote, pare bat urteak hondatuz, erasten du.

Oraindik eskuineko besoa mugitzen duenean minaren keinu bat dibujatzen zaio aurpegian.

Sendatu bezain pronto El Beniko infernu bustira itzuliko da berriro, bertakoak bezala biziz, bertakoei laguntzera.